XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Agur D. Martin: Ez al zaizu gaizki idurituko nere eskutitzori.

Lazkau'n nere zai omen daude.

Aita Nagusiak oso atsegin erantzun zidan.

Nere ondoan asko ikasiko omen dute euskeraz.

Onezkero irakurri dituzu Aitorkizunetako iru iardunak; amaikagarrena errexa ta polita, besteak ez ain errexak.

Latinez eta españeraz ere illun gelditzen dira.

Nik, beintzat, ditudanak egin ditut.

Osasunez? - Betiko ezueri onekin, erri onek oso gaizki artu nau ortan, asieratik.

Bestela, osasunez erabat ondo.

Urrena arte.

Stromboli ontzitik (Balboa, Panamá) 4-XI-54.

Oiartzabal'dar Martin iaun apaizari.

Errosario'ra.

Adiskide aundi: Azken orduan, Guatemala'ra ioan-etorri, azken agur eta abar, ez nun astirik ukan irtetera nindoala gaztiratzeko.

Ondo goaz Iainkoari esker.

Panama'ko itxas-lepoa igaroteko baimena eskatu dugu; baiña biar goiza arte geldiarazi gaitute.

Eguerdiko ordubatean iritxi gera onara.

Emen bero gaitza, dakizunez.

Ala ere gaur atsaldeon enbata, itxasoan zabal gaudela.

Urrengo egona Curaçao'n egingo, ta andik zuzen Bilbaora.

Len Bartzelonara zoan ustez, ontziau, baiñan orain bidea aldatu du.

Neretzat obe.

Bein Caribe itxasoa iragan ezkero, otzak asiko.

Bizkor noa Iaunari esker.

Itxaso onek ez ote dit kenduko azkeneko ezueri kutsua?.